XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. EKOSISTEMAREN ALDAKETAK.

Elementu kutsatzaileak.

Gizonak ekosistemen ziklo naturaletan substantzia eta elementu kimiko kaltegarriak sartu ditu.

Hauek gizonak sortu dituenez, lehen edo ez zeuden edota kopuru oso txikietan zeuden egotekotan ere.

Horrela, ongarri kimikoak lurraren produkzio erritmoa azkartzeko sortu ziren, baina, aldi berean, janarien kutsatzaile nagusiak ditugu gaur egun.

Industriek ibaietara isurtzen dituzte beren hondakinak; ibaiak, kostaldeak eta zingirak arriskuan jartzeaz gainera, horien baldintzak aldarazten dituztelarik; izan ere, uretako oxigenoa ahitu eta artzidura prozesuak errazten bait dituzte, uretan kiratsa eta toxizitatea sortuz.

Hiri handietako hondakinek plastiko eta garbikari asko dutenez, prozesu horiek azkartu egiten dituzte.

Industriek, motordun ibilgailuek eta etxeko iharduerek airearen poluzioa sortarazten dute, horien ondorioak hiri handietan antzematen direlarik, batik bat: Eguzkitiko argia gutxitu egiten da argitasuna % 50era jaitsi daitekeelarik zenbaitetan, eta horrez gainera, minbizi eta arnas eritasunak sortaraz diezazkiokete biztanleriari.

Bestalde, gizona elementu erradiaktiboak ugaritzen ari da.

Hauek saio nuklearretako leherketetan eta zentral nuklearretan sortzen dira.

Erradiazioek ondorio mutageniko eta kantzerigenoak sortzen dizkiete beren eraginpean aurkitzen diren izakiei.

Giza iharduerek naturak birzikla ahal dezakeena baino zarama gehiago sortzen dute.